2010-03-04: Ipuin ordua: AHARRAUSI PRINTZESA
LEKUA: udal liburutegian
ORDUA: 17:45ean 3 -5 urte bitarteko haurrentzat.
18:15ean 6-9 urte bitarteko haurrentzat
IPUIN-KONTALARIA: Lur Korta.
OHARRA: Ipuina hasi ondoren ezin da aretoan sartu. Gurasoek kultur etxeko sarreran itxaron behar dute.
2010-03-06: Haurrentzako zinema: PLANET 51
ZUZENDARIA: Javier Abad, Jorge Blanco eta Marcos Martinez
HERRIALDEA: Espainia eta Erresuma Batua
IRAUPENA: 90 min.
HIZKUNTZA: euskara
.
LEKUA:Kultur etxean
ORDUA: 17:00etan
SARRERA: 1 €. Salgai kultur etxean proiekzioaren astean zehar eta emanaldia baino ordu bete lehenago.
2010-03-07: ZUHAITZ EGUNA
Zarkumendegiko futbol-zelaian 12:00etan.
2009an jaiotako haurren gurasoek haur bakoitzaren izena eramango duen astigar bana landatuko dute Zarkumendegi inguruan.
OHARRA: 2009an jaiotako haurretakoren batek gonbitea jaso ez badu, jarri mesedez harremanetan udaletxeko ingurumen sailarekin (tel. 943-335241). Bestalde, landaketa gunean lokatz asko egon daitekeenez, oinetako egokiekin joatea gomendatzen da.
2010-03-08: Argazki erakusketa: NEPALGO BEGIRADAK
Martxoaren 8tik 24ra kultur etxean
Joseba Elizegi astigartarrak 2008ko neguan “Annapurna trek” eta “Solo Khumbu” egin bi trekinetan ateratako erretratuekin osaturiko erakusketa; bertan, gehienbat, Nepalgo haurren begirada eta adierazkortasuna erakusten duten erretratuak izango dira ikusgai.
2010-03-13: Musika: AINTZINA
Zigor Sagarna: ahotsa, baxua, panderoa
Juanjo Otxandorena: buzukia
Arkaitz Miner: arrabita, mandolina, zapatak, ahotsa
Alan Griffin: haize-tresnak, musukitarrak
.
Aintzina musika talde berriko kideek Suitian diskoa kaleratu dute Aztarna disko etxearekin. Diskoak hamabost kanta biltzen ditu euskaraz eta Euskal Herriko erromantzeak ezagutzeko aukera ezin hobea da: Abestutako euskal istorio zaharrak gaur egungo moldaketekin eta instrumental berriak zahar kutsuarekin.
.
LEKUA: kultur etxean
ORDUA: 21:30ean
SARRERA: 4 euro. Kultur etxean salgai martxoaren 8tik aurrera eta egunean bertan 20:30etik aurrera.
2010-03-20: Haurrentzako zinema: IGELAK ETA ZAPOAK
ZUZENDARIA: Simone van Dusseldrop
HERRIALDEA: Holanda
IRAUPENA: 75 min.
.
LEKUA:Kultur etxean
ORDUA: 17:00etan
SARRERA: 1 €. Salgai kultur etxean proiekzioaren astean zehar eta emanaldia baino ordu bete lehenago.
2010-03-28: Txotxongiloak: AZKEN PORTUA
Dejabu taldearen eskutik
.
ANTZEZLEAK: Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga
MUSIKARIA: Ander Fernandez
.
Ikuskizun honekin Dejabu panpin laborategiak irudimenezko mundu batera gonbidatzen ditu ikusleak. Aktore lana txotxongiloekin nahasten da eta zuzenean sortutako soinu eta musikaren laguntzaz ikuskizun berezia sortu dute. Haurrek barre egiteko eta hunkitzeko aukera izango dute.
.
LEKUA: kultur etxean
ORDUA: 18:00etan
IRAUPENA: 50 min.
ADINA: 4 urtetik gorakoentzat
SARRERA: 2,5 euro. Salgai kultur etxean martxoaren 22tik aurrera eta egunean bertan 17:00etatik aurrera.