2010-02-14: LANTZEKO INAUTERIAK
12:00etan Foru plazatik abiatuta, Lantzeko inauterietan oinarritutako dantzak eta pertsonaien kalejira herrian zehar ibiliko da.
Parte hartu nahi duenak otsailaren 3an eta 10ean dantza ikasteko aukera izango du kultur etxean 18:00etatik 19:00etara.
Desfilerako behar diren txanoak egiteko tailerra ere antolatu da urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an Astigar elkarteko egoitzan (Santio zeharra 5, behea) 17:0etan.
Antolatzailea: Astigar dantza-taldea