navegacionsuperior2
menuizquierda2
menuderecha2
contenidos2

Astigarragako Udala

Logo de Astigarraga

UDALETXEA

Biztanleria

Biztanleriaren bilakaera / Adin taldeka / Bestelako datuak

Astigarraga aldean ezagutu izan diren giza talderik zaharrenak, duela 27.000 urte ingurukoak dira. Garai hartako gizakiak Aitzbitarteko haitzuloetan, Landarbason, izaten zuen babesleku. Baina sasoi ilun horiek alde batera utzirik, ez baitugu dokumentaziorik, XII. eta XIII. mendeetan gauzak garbiago ikus daitezke, kanpotarren etorrera eta bertako hazkunde demografikoaren ondorioz, Astigarraga gaur egun duen izaera orduan hasi baitzen egituratzen, hiru biztanle-gune desberdin zehaztu baitziren: Santiagoko herrixka (Santiagomendi), Murgiako muinoa eta Ergobia ingurua. Baina, hala ere, Astigarraga herri bezala aipatzen duen lehen erreferentzia 1.347. urtekoa da.


Garai horretan, Aiztondoko Alkatetzaren barruan zegoen Astigarraga, baina handik 263 urtetara, bertako biztanleek udal subiranotasuna kosta ahala kosta lortzeko erakutsi zuten asmo finkoari esker, baita horretarako norberaren ondasunak hipotekatu behar baziren ere, 1660. urtean Aiztondotik bereizi egin zen Astigarraga; horretarako, ordea, 2.000 dukat ordaindu behar izan zizkion Espainiako erregeari. 1672ko ekainaren 14ko agiri batek azaltzen du Murgiako jaunari lurrak eskatu asmoz bildu ziren herritarrek, 31 lagun guztira, herri horretako biztanle kopururik handiena eta sanoena sartzen zutela agiri horrek dioenez. Botua eman zezakeen 25 urtetik gorako gizonezko bakoitzeko, bataz beste bost laguneko familia hartzen badugu, garai hartan 155 biztanle inguru izango ziratekeen orotara.


Jarduera ekonomikoak, bai nekazaritzak, bai eskulangintzak edota merkataritzak gorakada handia izan zuen garai horretan. Horrek eta Ergobia zein Murgia 1840an Astigarragako udalerriari lotu izanak, biztanleriaren hazkundea sustatu zuen eta, horrela, 1.300 biztanleetara iritsi ziren 1900. urterako. 1941ean, Astigarraga Donostiari atxikirik geratu zen auzo gisa, ordurako 1.854 biztanle bazituen. Francoren diktadura ostean, bere etorkizuna erabakitzeko aukera berreskuratzen du Astigarragako herriak eta, 1984ko abenduaren 30eko erreferendumean, 1941 aurreko egoerara itzultzeko borondatea erakusten du gehiengoak. Handik gutxira, Donostiako Udalak onarturiko desanexioa, Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Batzarre Nagusiek berretsi zuten 1987ko apirilaren 9an. Azkenean, Astigarragako Udal demokratiko berria eratu zen 1987ko ekainaren 30ean. Gaur egun, 4.388 biztanle ditu Astigarragak, honako honela osaturik:


Familia kopurua: 1.636.
Batezbesteko familia: 2,7 kidekoa.

Biztanleriaren bilakaera
1902-12-31 1.310
1905-12-31 1.325
1919-12-31 1.451
1924-12-31 1.638
1928-12-31 1.614
1937-12-31 1.876
1940-12-31 1.854
1970-12-31 2.836
1986-04-01 2.985
1987-12-31 3.019
1988-12-31 3.031
1989-12-31 3.059
1990-12-31 3.070
1991-12-31 3.236
1992-12-31 3.261
1993-12-31 3.201
1994-12-31 3.157
1996-05-01 3.178
1997-12-31 3.208
1998-12-31 3.355
1999-12-31 3.452
2000-12-31 3.649
2001-12-31 3.796
2002-12-31 3.960
2003-12-31 4.112
2004-12-31 4.156
2005-12-31 4.237
2006-12-31 4.388
Biztanleria, adin taldeka, 2006-12-31
Adina G E Guztira
0-5 217 191 408
6-11 133 97 230
12-17 114 93 207
18-23 123 120 243
24-29 199 172 371
30-35 301 326 627
36-41 324 268 592
42-47 192 208 400
48-53 202 173 375
54-59 141 121 262
60-65 117 106 223
66-71 73 82 155
72-77 61 73 134
78-83 37 70 107
84-89 13 28 41
90-95 2 9 11
> 95 0 2 2
GUZTIRA 2.249 2.139 4.388

 

ASTIGARRAGA GAUR

Udalerria ezagutu

Turismoa

Tokiko Agenda 21

Kontsumo Bulegoa (KIUB)

KZgunea

Etxebide

Gazteria

Urteko ekintzak

Telefono orokorrak

Loturak

Haziak beti bizia

Astigarragako Udala · Ayuntamiento de Astigarraga 2007 © Lege Oharra - Pribatutasun politika