Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizugu zuk atariaren bidez eskaintzen dizkiguzun datu pertsonalak isilpean tratatuak eta Astigarragako Udalaren titularitateko fitxategi batean, behar bezala erregistratua dagoena, sartuak izango direla. Zure datu pertsonalak atariaren bidez eskainitako zerbitzua emateko eta Erabiltzaileak eskatu bide duen edo interesgarria gerta dakiokeen informazioa bidaltzeko bakarrik erabiliko dira.
Era berean, jakinarazten dizugu zure sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezula, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, helbide honetara gutun bat -eta zure NAren fotokopia- igorrita: Astigarragako Udala, Foru Enparantza 13, 20115, Astigarraga, Gipuzkoa.
Udalak ez ditu atariaren Erabiltzaileek emandako datu pertsonalak saltzen, alokatzen edota hirugarren pertsonalen eskura jartzen.
Erabiltzaileak bermatzen du eskainitako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta horien ezein aldaketaren berri emateko erantzukizuna beregain hartzen du. Erabiltzailea izango da inprimakiak datu faltsu, oker, osagabe edo eguneratu gabeez betetzeak Udalari edo hirugarren bati sor liezaiokeen edozein kalte edo galera, zuzenekoa edo zeharkakoa, eragitearen erantzule bakarra.
Udalak datu pertsonalen aldaketa, galera, prozesaketa edo sarbide baimendu gabea ekiditeko beharrezko diren neurriak hartu ditu, uneoro teknologiaren egoera aintzat hartuta. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneten segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.
Atarian ageri diren inprimakiak betetzeak ondorio gisa dakar Erabiltzaileak berariaz bere datu pertsonalak aipatu fitxategi automatizatuan sartuak izateko baimena ematen duela.
Inprimaki hau betetzen duenaz bestelako pertsona fisikoen datu pertsonalak jarri behar izatekotan, aldez aurretik pertsona horiei aurreko paragrafoetan jasotako edukien berri eman beharko zaie.