navegacionsuperior2
menuizquierda2
menuderecha2
contenidos2

Astigarragako Udala

Logo de Astigarraga

UDALETXEA

Kokapena > Kokapena

Astigarragako udalerria Gipuzkoako ipar-ekialdean dago kokatuta, Urumea ibaiaren ezkerraldean, kostaldetik 5 km-tara. 11,46 km2-ko azalera eta 17,159 km-tako perimetroa ditu. Iparraldean Donostia eta Errenteriako udalerriak ditu mugakide, hegoaldean, Hernani eta Donostia (Landarbasoa), ekialdean, Errenteria eta mendebaldean, berriz, Donostia eta Hernani. Kota altuena udalaren iparraldean dago, Txoritokietan, itsasoaren gainetik 317 m-tara.

Udalerriaren iparraldean kokatua dagoen Santiagomendi mendiak ere kota altua du, 299 m. Kota baxuena, berriz, udalerriaren mendebaldean dago, erriberan, 4 m-tara. 2-3 kilometrotako desnibel horrek eta beste zenbait alderdi fisiko eta geologikok, aldapez osatutako erliebea osatzen dute. Udalerri hau erreka askok zeharkatzen dute, hala nola, Urumea ibai-adarrak diren Zakurmendegiko erreka, Oianume erreka, Epele erreka, eta Pasaiako ibaira urak biltzen dituen Putzueta erreka. Udalerri honen paisaia, gizakia ingurunean sortzen ari den aldaketen erakusgarri argia da. Alde batetik, Urumeak itxuratzen eta zedarritzen duen erribera dago, baratzez, negutegiz eta industriaz josia. Bestetik, nekazaritza jarduerak irauten du, non baserriak, belarzelaiak, sagastiak, hostozabal-zuhaiztiak eta landare-mota exotikoen birlandapenak gailentzen diren.

Azken erroldaren arabera (2006), 4.388 lagun bizi dira Astigarragako Galtzaur, Portutxo, Errekalde, Ergobia, Gurutzeta, Benta eta Santiagomendi auzoetan. Gehienak industria alorrean ari dira lanean batik bat, udalerrian bertan dauden zenbait poligonotan, hala nola, Ubarburun, Zamokan eta Bidebitarten, edo eta inguruko herrietan.

Zerbitzu-alorrean ere badihardute. Nekazaritza eta abeltzantza jarduerak badirau, nahiz eta familiako ustiapena ez izan. Bestalde, gero eta gehiago nagusitzen ari da sagardogintza, horretarako birlandapen ugari egin direlarik.


Sagardotegiek ere garrantzia izugarria hartu dute.

> SARBIDEAK

Sarbideak
DONOSTIA 5 KM.
GAZTEIZ 115 KM.
BILBO 112 KM.
IRUÑEA 80 KM.
MADRIL 464 KM.
BARTZELONA 539 KM.

> AIREPORTUAK

Hondarribia
Donostia

Foronda
Gazteiz

Sondika
Bilbo

Noain
Iruñea

ASTIGARRAGA GAUR

Udalerria ezagutu

Turismoa

Tokiko Agenda 21

Kontsumo Bulegoa (KIUB)

KZgunea

Etxebide

Gazteria

Buruntzaldea - Euskara

Urteko ekintzak

Telefono orokorrak

Loturak

Astigarraga parte hartzen

Euskara

Astigarragako Udala · Ayuntamiento de Astigarraga 2007 © Lege Oharra - Pribatutasun politika