Kontsumo bulegoa (KIUB)
KIUB /OMIC
ZER DA KIUB
Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa udalak Hernani eta Astigarragako bizilagunei eskaintzen dien doako zerbitzu bat da.
HELBURUAK
- Kontsumitzaileei beren eskubideak erabiltzeari buruzko informazioa eta orientabidea eskaintzea.
- Kontsumitzaileen salaketak eta erreklamazioak jasotzea.
- Jendea kontsumoaren arloan hezi eta trebatzea.
ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK
- Kontsultei modu pertsonalizatuan –telefonoz, aurrez aurre eta abar– erantzutea.
- Salaketa, kexa eta erreklamazioen azterketa eta tramitazioa.
- Alderdien arteko bitartekotza kexu eta erreklamazioei irtenbidea emateko.
- Produktu eta zerbitzuen azterketa konparatiboak, araudia edo erabiltzaileak eskatzen duen bestelako informazioa eskaintzea.
- Kontsumo Ikuskaritzaren esku-hartzea, egintzek arau-urratze administratiboa ekar badezakete.
- Kontsumitzailearen eskariz prozedura arbitralak abiatzea, kontsumoaren arloko auziak konpontzeko epaiz kanpoko bide gisa.
- Lege agirien artxiboa, aldizkari espezializatuak eta hemeroteka.
- Material informatiboa eta kontsumitzaileei argibideak eskaintzeko materiala argitara ematea.
NOR DA KONTSUMITZAILE
Kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko araudian, kontsumitzaile edo erabiltzailearen kontzeptua ohikoan ulertu ohi denaz pixka bat bestelakoa da. Gure eskubideak babesten dituen legeriaren arabera, kontsumitzaile edo erabiltzailea produktu edo zerbitzu bat erosten, erabiltzen edo baliatzen duen pertsona oro da, beti ere pertsona hori azken hartzailea bada. Esaterako, kontsumitzaile da gosaritarako esne botila bat erosten duena, eta erabiltzaile lanera joateko garraio publikoa erabiltzen duena. Produktuak edo zerbitzuak pertsonek edo enpresek erosten badituzte horiek produkzio, transformazio edo merkaturatze prozesuetan zein beste pertsona batzuei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan baliatuak izateko, pertsona edo enpresa horiek ez dira legez kontsumitzailetzat jotzen. Adibidez, esnea pastelak egin eta bere gozotegian saltzeko erosten dituen pertsona ez da kontsumitzaile, eta ez da erabiltzaile tren bat bere salgaiak garraiatzeko baliatzen duen enpresa.
Kontsumitzaile gisa dituzun eskubide guztiak kontsultatzeko:
Kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak.
DATU INTERESGARRIAK:
Nola egin kontsulta bat, kexa bat edo erreklamazio bat:
- Pertsonalki, gure bulegoetara bertaratuta.
- Gutun, fax edo posta elektroniko bidez.
Honako datuak eskaini beharko dira:
- Izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.
- Erreklamazioa jarri zaion enpresa edo pertsonaren izena, helbidea eta telefono zenbakia.
- Kontsulta, kexa edo erreklamazioaren zergatia.
- Egindako eskaera: informazioa jasotzea, produktua aldatzea, dirua itzultzea, akatsa konpontzea eta abar.
- Sinatutako faktura, kontratu, agiri eta abarren kopia.
HARREMANETARAKO
Biteri Kultur Etxea -Nafar Kalea 18
20120 Hernani
Tel: 943 552 610
Fax: 943 556 667
Zerbitzuaren arduraduna: Marian Ormazabal
Posta elektronikoa:
marian-o@hernani.net
Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera de 8 - 14,30.
Kontsumitzailea aurrez aurre eta telefonoz artatzea
KIUBren eginkizun nagusia da kontsultei erantzutea –telefonoz, aurrez aurre, idatziz nahiz posta elektronikoz– eta informazioa eskaintzea. Horrek araudia kontsultatzea eta antzeko gestioak egitea eskatzen du dagokion alorreko erakunde, profesional edo adituekin, kontsumitzaileen interesei begira irregulartasunik, arau-urratzerik edo jokabide kaltegarririk ote dagoen hautemate aldera. Eskaerarik egiten duten kontsumitzaile eta erabiltzaileei produktu eta zerbitzuen azterketa konparatiboak nahiz bestelako informazioa, agiri bidez eta hainbat euskarritan, eskaintzen zaizkie: araudia, informazio liburuxkak eta interesgarria izan litekeen dokumentazio hautatua.
Erreklamazioak kudeatzea
KIUBren funtsezko zeregin bat da kontsumitzaileen eta profesional, merkatari, zerbitzu-emaile eta abarren artean bitartekotza lana egitea, bi aldeen artean sortutako arazoa konpontze aldera.
Bitartekotza definitzeko orduan, esan genezake KIUBk erreklamazioa eragin duen gatazka konpontzeko eta, horrenbestez, epai bidea edo Kontsumo Arbitrajea saihesteko burutzen dituen gestio guztien multzoa dela.
Prozedurari dagokionez, erreklamazioaren edukia beste aldeari helarazten zaio idatzizko jakinarazpen baten bidez, hartu izanaren adierazpenaz, hark bere ikuspegia agertu ahal dezan edo egindako erreklamazioaren aurrean alegazioak aurkeztu ahal ditzan. Modu informalagoak ere balia litezke, telefono bidez zein aurrez aurre.
Batzuetan, bi aldeek aditu baten iritzia biltzea adosten dute eta peritu bat kontratatzen, hark aditu txostena egin eta horrela arazoa konpontzeko.
Erreklamazio orriak
Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 4ko 5/1997 Dekretuaz geroztik, KIUBak erreklamazio orriei buruz informatzeaz, horiek bideratzeaz eta hartu izanaren berri emateaz arduratzen dira; aipatu orriak kontsumitzaileen eskura egon beharko dira, nahitaez, merkataritza edo zerbitzuetako establezimendu guztietan.
Bitartekotza eta arbitrajea
Bitartekotzak eraginik izan ez duelako nahiz erreklamazioaren munta ekonomiko edo konplexutasunagatik aditu frogak behar direlarik alderdiak horiek ordaintzeko prest ez daudelako, prozedura arbitrala abiatu ahal izango da, kontsumitzaileak hala eskatzen duenean.
KIUBa da sistema horretarako sarbidea aztertzen eta zorrotz iragazten duena; horrez gain, erreklamazioa egin zaion aldearekin harremanetan jarrita aztertzen du ea eskaera egin aurretik hura onartzen duen, eta, eskuarki, eskaera bera ere bideratzen du –kontsumitzaileak hala eskatuz gero–, bitartekotza han bertan abiatu delako.
Kontsumoko arbitraje sistema epaiz kanpoko bide azkar, eraginkor eta merkea da, kontsumitzaile eta erabiltzaileek saltzaileekin edo zerbitzuak eskaintzen dituztenekin izan ditzaketen desadostasunak konpontzea ahalbidetzen duena, izaera lotesle eta betearazlez. Bi aldeek argi eta garbi –kontratu baten bidez– hitzartzen dute Administrazioak izendatutako arbitraje elkargo baten esku uztea auzi jakin bati buruzko erabakia, ebazpena onartzeko konpromisoa hartuz
.
Informazio gehiago:
Kontsumoko arbitraje batzordea
Azterketa konparatiboak
Edozein produktu edo zerbitzu erosi edo kontratatu aurretik, komeni da merkatuan dauden eskaintzak alderatzea. Jarraian, Hernaniko KIUBan jasotako produktu eta zerbitzuen azken azterketen zerrenda ageri da:
AUDIO ETA BIDEOA
Interneterako sarbidea
Argazki kamera trinkoak zoomaz
Kamera digitalak
CD grabagarri eta birgrabagarriak
Doako suebakiak
Funtzio anitzeko ekipoak (faxa, fotokopiagailua eta abar)
CD eta MD grabagailuak
Ordenagailu eramangarriak
Ordenagailurako TFT pantailak (lauak)
PDAk (morroi pertsonal digitalak) eta Smartphone deituak
Telefonia finkoko tarifak
Esku libreko telefonoak eta entzungailuak
Haririk gabeko telefono digitalak
Sakelako telefonoak
21 eta 28 hazbeteko telebistak
AUTOMOBILA
Automobil txikiak
Auto utilitarioak
Udako pneumatikoak
Haurrentzako autorako eserlekuak
BANKUAK ETA ASEGURUAK
Errenta bat nola eskuratu
Funts garantizatuak: arriskurik gabe inbertitzea
Epe luzera inbertitzea
Ordaintzeko modu gomendagarriak
Auto asegurua
Erantzukizun zibileko aseguruak
Arrisku anitzetarako etxeko aseguruak
Aldi baterako bizi aseguruak
KOSMETIKA ETA DROGERIA
Mikrozuntzezko zapiak (ekologikoak)
Libragailu kimikoak
Arropa leungarriak
ETXETRESNA ELEKTRIKOAK
Lera xurgagailua
Irabiagailuak
Tantakako kafe-makina elektrikoak
Xerratzeko makina elektrikoak
Hozkailu-izozkailu konbinatuak
Lapur eta luzagarri elektrikoak
Minutuko 800 birako garbigailuak
Garbigailu eta ontzi-ikuzgailu trinkoak
Ontzi-ikuzgailuak
Mikrouhin labe grilldunak
Plantxa lurrun sorgailudunak eta sorgailurik gabeak
Entxufe programagailuak
Lehorgailuak
Termo elektrikoak
Haizagailu elektrikoak
ETXEA ETA BRIKOLAJEA
Ke detektagailuak
Gatzezko pilak eta pila alkalinoak
Zerra zirkularrak
Silikona orokorrak
Berokuntzako sistemak
Lurrerako substratua
Haririk gabeko zulagailuak
BESTELAKOAK
Korrika egiteko zapatilak