navegacionsuperior2
menuizquierda2
menuderecha2
contenidos2

Astigarragako Udala

Logo de Astigarraga

UDALETXEA

Lege Oharra

Interneteko atariaren bidez eskainitako informazioa argia, ulergarria, zehatza, osoa eta eskatutako informazioari egokitua izango da.

Astigarragako Udalak akatsak saihesteko eta, beharrezko balitz, horiek ahalik eta azkarren zuzendu ego eguneratzeko ahaleginak egingo ditu; nolanahi ere, Udalak ezin du akatsik ez dagoenik edota informazioaren edukia beti eguneratua dagoenik osoki bermatu.

Astigarragako Udalak, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe, bere atarian dagoen informazioa nahiz haren konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak edo egunerapenak egin ahal izango ditu.

Atarian sartzea, edo han dagoen informazioaz egin daitekeen erabilpena, osoki erabiltzailearen erantzukizuna da. Astigarragako Udalak ez du sarrera edo informazioaren erabilera horrek ekar ditzakeen ezein ondorio, kalte eta galeren erantzukizuna beregain hartuko, bere eskumenak hertsiki baliatzeagatik bete behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondoriozko jarduketak ezik.

Atariaren bidez eskainitako informazioa orientagarria baino ez da, eta inola ere ezingo du prozedura administratiboak ebazteko loteslea izan, hura soilik aplikagarri den arautegiaren mende egongo baita.

Erabiltzaileak ataria modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta jarraian aipatzen den moduetan ez erabiltzekoa: legez kontrakoak edo fede onaren nahiz legediaren aurkako jardueretarako (orokorrean, zehaztasunetan sartu gabe); Astigarragako Udalaren, haren hornitzaileen edo hirugarren pertsonen sistema fisiko edo logikoetan kalteak sortzea; sarean birusak edo aurrez aipatu kalteak eragin ditzaketen bestelako sistema fisiko edo logikoak sartu edo hedatzea, ohorea, pertsona edo familien intimitatea zein hirugarren pertsonen irudia urratzen edo hausten dutenak edo legez kontrakoak edo moralitatearen aurkakoak diren guztiak ahaztu gabe. Nolanahi ere, Erabiltzaileak ezingo die Udaleko arduradunei edozein erreklamazioaren aurrean –epailearena nahiz epaiz kanpokoa– inolako kalterik egotzi.

Estekak eta cookie-ak

Astigarragako Udalak ez du web gunean txerta litezkeen kanpo esteken inguruan inolako erantzukizunik hartzen, horien gainean inolako kontrolik ez baitauka; beraz, erabiltzailearena da aipatu edukietan –eta horiek gobernatzen dituzten erabilera baldintzetan– sartzeko erantzukizun osoa.

Atariak ez ditu cookie-ak baliatzen, informazioko fitxategi fisiko horiek, atarian zeharreko nabigazioa errazteko balio dutenak, Erabiltzailearen terminalean egongo direla ulertuta. Nolanahi ere, Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzeko aukera du, fitxategi horien instalazioa galarazteko moduan.

Jabetza Intelektuala eta Industriala

Interneteko Atari honen jabetza intelektualeko eskubideen, haren diseinu grafikoaren eta dituen kodeen titularitatea Astigarragako Udalarena da, bestelako titularitaterik adierazi ezean. Lan horien baimendu gabeko erreprodukzioak, banaketak, merkaturatzeak edo eraldaketak, erabilpen pertsonal eta pribaturako ez bada, Astigarragako Udalaren, edo titular denaren, jabetza intelektualeko eskubideak urratzen ditu. Era berean, atarian diren orotariko markak edo ikur bereizgarriak Legeak babestuak daude.

Adingabeak

Adingabeak sartzen diren eduki edo zerbitzu zehatzak xedatzeko erantzukizun osoa haien kargu dauden adinez nagusiena da. Internetek adingabeentzat egokiak izan ez litezkeen edukietarako sarbidea ahalbidetzen duenez, Erabiltzaileei jakinarazten zaie eskuragarri dauden edukiak mugatzeko tresnak badirela, batik bat iragazki edo blokeoko informatika programak, eta horiek hutsezinak ez diren arren, adingabeek eskura izan ditzaketen materialak kontrolatu eta mugatzeko bereziki baliagarriak dira.

Datu Pertsonalen Babesa

Astigarragako Udalak datu pertsonalak babesten ditu, Datuak Babesteko Lege Organikoan eta Segurtasun Neurriei buruzko Araudian ezarritakoaren arabera. Astigarragako Udalak datu pertsonalen babesari buruz eskaintzen duen informazioa Pribatutasun Politikan jasoa dago. Astigarragako Udalak datu pertsonalak babesteko exijitzen diren segurtasun neurriak hartu ditu. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneten segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

Iraunaldia eta bukaera

Zerbitzuak, hasiera batean, iraunaldi mugagabea du. Edonola ere, Udalak edozein unetan zerbitzuari amaiera emateko edo hura eteteko eskumena du. Posible denean, Udalak aurrez zerbitzuaren bukaera edo etena jakinaraziko du.

Legeria aplikagarria

Lege ohar hau, bere puntu guzti-guztietan, espainiar legearen mende dago.

 

ASTIGARRAGA GAUR

Udalerria ezagutu

Turismoa

Tokiko Agenda 21

Kontsumo Bulegoa (KIUB)

KZgunea

Etxebide

Gazteria

Urteko ekintzak

Telefono orokorrak

Loturak

Haziak beti bizia

Astigarragako Udala · Ayuntamiento de Astigarraga 2007 © Lege Oharra - Pribatutasun politika