navegacionsuperior2
menuizquierda2
menuderecha2
contenidos2

Astigarragako Udala

Logo de Astigarraga

UDALETXEA

Urteko ekintzak

Urtarrila
· Sagardo berriaren eguna
Alkate eta sagardogileen prentsaurrekoaren ostean, pertsonaia ezagun batek sagardo denboraldiari hasiera ematen dio sagardotegi batean.
· Txotx-berri jaia
Otsaila
· Santa Ageda bezpera. Otsailaren 4an.
· Kaldereroak
Inauteri aurreko asteburuan kaldereroen konpartsa kalez kale ibiltzen da inauterien gertutasuna aldarrikatzen. (Zipotza elkarteak antolatua)
· Zuhaitz eguna
· Artzain eta Inudeen Konpartsa
Konpartsa ikusgarri honek herriko kaleak zeharkatzen ditu inauterietako igandean. (Astigar elkarteak antolatua)
Apirila
· Aiztondo abesbatzaren udaberriko emanaldia
· Norberto Almandoz Musika Eskolaren kontzertua.
Maiatza
· Hirugarren adinekoei omenaldia
· San Isidro jaia
Maiatzaren 15ean Astigarragan bertan. Ikuskizun erakargarri eta ospetsuena idi-demarena izaten da.
Maiatzaren 15ean eta inguruko asteburu batean Zamalbide-Benta auzoan jaiak.
· AEKk antolatutako aste kulturala
Ekaina
· Norberto Almandoz musika eskolako ikasleen urte amaierako kontzertua herriko hainbat txokotan
· San Joan gau bezperako sua
Ekainaren 23ko gauean herriko plazan herritarrek ekarritako egur, kartoi etab.ekin osatutako metari su ematen zaio eta horren inguruan herriko Astigar dantza taldeak San Joan zortzikoa dantzatzen du.
Uztaila
· Martindegi-Oialume auzoko jaiak
Jaiak San Fermin egunean hasten dira.
· Gazteentzako kanpalekua
Uztailaren hasieran herriko 12-16 urteko gaztetxoentzako kanpalekua antolatzen du Xaguxar taldeak.
· Udaleku irekiak
Uztailaren erdialdera izaten dira eta herriko 5-12 urteko haurrek jolasak, irteerak eta abar egiteko aukera izaten dute. (Xaguxar taldeak antolatua)
· Jai Atariko emanaldia
Santio jaien aurreko larunbat gauean izaten da eta bertan herriko kultur taldeek musika eta dantzaz osaturiko ikuskizuna eskaintzen dute.
· Santio jaiak
Astigarragako jai nagusiak dira. Santa Ana eguna ikusgarrienetakoa izaten da. Egun horretako ikuskizun nagusiak udaletxeko plazan biltzen dira: sagardo dastaketa, artisautza erakusketa, bertsolariak eta herri-kirol munduko hainbat proba eta txapelketa.
Abuztua
· Santiagomendiko jaiak
Abuztuaren 15ean.
· San Roke eguneko erromeria
Abuztuaren 16an Santiagomendiko ermitaren inguruan antolatzen da eta herritar ugari bertaratzen da leku paregabe horretan eguna pasatzera. Dantza txapelketa, bertsolariak, trikitilariak, herri-kirol erakusketa, bazkari herrikoia eta beste hainbat ekintzek osatzen dute eguneko egitaraua.
· Ergobiko jaiak
Abuztuaren 18, 19, 20 eta 21ean.
Iraila
· Astigarragako Sagar Festa
Azaroa
· Santa Zezilia eguneko emanaldiak
Aiztondo Abesbatzaren eta txistularien emanaldiak
Abendua
· Musika eskolako ikasleen urte bukaerako kontzertua
· Jaiotza
Azken urte hauetan kultur etxeko lorategian jarri izan da (Zuhaitz taldeak antolatua)
· Eguberritako ludoteka
5-12 urte bitarteko haurrek Eguberritako oporretan hainbat jolas, tailer eta ekintzaz goza dezkete (Xaguxar taldeak antolatua)

ASTIGARRAGA GAUR

Udalerria ezagutu

Turismoa

Tokiko Agenda 21

Kontsumo Bulegoa (KIUB)

KZgunea

Etxebide

Gazteria

Urteko ekintzak

Telefono orokorrak

Loturak

Haziak beti bizia

Astigarragako Udala · Ayuntamiento de Astigarraga 2007 © Lege Oharra - Pribatutasun politika