Zerbitzuak on line berriak eta ONA txartela (2008-12-01)
Administrazioa modernizatu eta astigartarrei gerturatzeko ahaleginean, Udalak www.astigarraga.net web orriaren bidez izapideak egiteko on line zerbitzuak zabaldu ditu. Zerbitzu hauei esker Udaletxeko bulegoetara ordutegi zehatz batean joan beharra ekidin daiteke.
Udalak, ONA txartela eskuratzeko aukera ematen du dagoeneko. Hain justu, txartel hau izango da Udalak bere web orrian eskura ipini dituen zerbitzu guztietan mugarik gabe sartu ahal izateko aukera emango duen tresna.
ONA txartela, baina, ez da udal administrazioko zerbitzuetara mugatzen. Esate baterako, ONA txartelarekin, sendagilearentzako txanda hartu daiteke, PFEZ bideratu edota gidabaimenaren puntuak kontsultatu.
Interesa duten pertsonek ondoko guneetan eskatu beharko dute txartela:
- Udaletxea (Erregistro bulegoan)
- KZgunea (Tomás Alba kalea 13)
- Liburutegia (Kultur etxea)
- Osasun Zentroa (Errekatxo Enparantza 9)
Txartela jasotzeko: KZgunea.
Udalak 2008an zehar ordenagailuarentzat beharrezkoa den txartel irakurgailua dohainik emateko konpromisoa hartu du.
Informazio gehiago nahi izanez gero deitu honako telefonora: 943 557673 (KZgunea).