Euskara ikasteko eta udako unibertsitateko ikastaroak egiteko LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA IREKI DA (2010-06-01)
Astigarragako Udalak urtero bezala, euskara ikasi eta udako unibertsitatean (EHU/UPV eta UEU) ikastaroak euskaraz egin nahi dutenentzat diru laguntzak onartu ditu.
Laguntzen oinarriak (2010eko otsailaren 10eko GAOn argitaratuak) eta eskaera orria Udaletxeko informazio bulegoan, kultur etxeko euskara sailean eta web orri honetako "laguntzak" atalean eskura daitezke.
Diru laguntza eskaerak kultur etxean edo udaletxeko informazio bulegoan aurkeztu behar dira irailaren 30a baino lehenago.
Informazio gehiagorako deitu 943 33 50 64 telefonora deitu daiteke.